0.000000e+0tiketaren artxiboak

Frackinga babesteaz gain EAJk negozioa egin nahi du

El PNV no sólo avala el fracking sino que además pretende hacer negocio [CAS]

Fracking EZ, ez Araban ez INON!Frackingarekiko PNVren jarrera erabat salatu beharrekoa da, babesteaz gain negozioa egiten ari delako. PNVk Hidrokarburoren Legea babestu du Madrilgo Diputatuen Kongresuan. Horri esker, frackingari ateak zabaldu eta bide batez, erkide autonomoek putzuak irekitzeagatik zerga berezi bat eskuratuko dute. Gutxi balitz, EAJk eta PPk babestu duten araudi honen arabera meatokiaren etekinen %1a EAEren esku geldituko litzateke.

Egoera honen aurrean, Arabako Ahaldun Nagusi izateko EH Bilduren hautagaia Kike Fdez. de Pinedok itxurakeriak bazter uzteko eta zintzoa izan dadin eskatu dio EAJri, hasieratik proiektu hau bultzatu duelako. “Ibarretxeren agintean martxan jarri zuten proiektu hau, dena garatzeko enpresa publikoa osatu dute eta orain negozioa egin nahi dutela zerga politika erabiliz ikusi dugu. Legebiltzarrean HELaren eztabaida atzeratzen duten bitartean, Raxoirekin pastela nola banatu negoziatzen ari dira”, laburbildu du Fdez. de Pinedok.

Irakurri gehiago

Aralar llama a llenar las calles de Gasteiz con un clamor contra Garoña, y denuncia el compadreo político con las grandes eléctricas

Aralarrek Garoñaren kontrako manifestaziora joateko deia egin du eta elektriken aldeko tratua salatu du [EUS]

garonaEl 2 de marzo se cumplirán 44 años del inicio de actividades de la central nuclear de Garoña. A pesar de permanecer cerrada desde diciembre de 2012, Iberdrola y Endesa han solicitado una autorización de operación hasta 2031. Si se da vía libre a la autorización, el reactor de Garoña sería el primero en ser explotado durante 60 años.

La decisión final están en el Ministerio de Industria español, y por ende en el tejado del Partido Popular. Un partido que no tiene remilgos a la hora de engañar a la sociedad alavesa, permitiendo que sus dirigentes en Araba hagan vacías declaraciones contra Garoña en un vergonzante ejercicio de hipocresía política. El PP y sus dirigentes reales residen lejos de Araba, y sirven a intereses que poco o nada tienen que ver con los de la mayoría social. Es de esperar, por tanto, que ni el PP, ni el gobierno que este partido sustenta, muerdan la mano que les da de comer, y acaben autorizando la explotación de la vieja y peligrosa central de Garoña hasta 2031.

Irakurri gehiago

Urriak 11, TTIP-ren aurkako borroka eguna Europan eta Frackingaren aurkako nazioarteko eguna

11 de octubre, Jornada Europea contra el TTIP y Día Mundial contra el Fracking [CAS]

STOP TTIP!Bihar larunbata, urriak 11, Atlantikoko bi aldeen arteko merkataritza librerako hitzarmenaren (TTIP) aurkako borroka eguna egingo da Europan. Europako Batzordea eta AEB isilpean negoziatzen ari dira hitzarmena, modu erabat antidemokratikoan eta soilik enpresa handien interesei begira.

Negoziazioak ondo amaituz gero eta hitzarmena sinatuz gero, multinazionalek estatuen eta Europako justizia sistemetatik at dauden epaitegietara ahal izango dituzte gobernuak; osasun eta segurtasun arloko estandarrak murriztuko dira eta frackingaren erabilerari edota trasngenikoei ateak parez pare irekiko zaizkie. Era berean, oinarrizko zerbitzu publikoak murriztuko dira, eta horiek pribatizatzeko arriskua egongo da. Lehiakortasunaren izenean, egun indarrean dauden eredu sozialak deuseztatzeko prozesua areagotuko da.

Irakurri gehiago

Animalien kontrako tratu txarrik gabeko jaiak galdegin ditu Gasteizko Aralarrek

Aralar reclama para Gasteiz unos festejos sin maltrato animal [CAS]
Zezenketarik ez!

Ekinez Sortu – CC lizentzia

Atzo osteguna, uztailak 3, 2014ko Gasteizko Zezen Feria aurkeztu zen Gasteizko Udaletxeko harrera aretoan, Javier Maroto alkatearekin egin zen prentsaurrekoan. Animalien aurkako krudelkeria eta tratu txarrak erakusten dituen ikuskizun mota hau jaialditzat hartzen duten horiek horrela erakutsi nahi izan diete haien babes publiko eta instituzionala zezenketei.

Gasteizko Aralarren aburuz, bateraezinak dira zezenketak eta 2013ko azaroan onartu zen animaliak babesteari eta edukitzeari buruzko udal araudia, urtarriletik indarrean dagoena. Araudi horren artikuluek animalekiko sentiberetasuna eta errespetua sustatzeko betebeharra ezartzen dute, eta espresuki debekatzen dute “animaliak baliatzea ikuskizunetan, zirkuetan (…) kultur nahiz erlijio ospakizunetan eta beste edozein jardueratan, baldin eta horrekin mina eragingo bazaie, edo sufrimendua, degradazioa (…) edo ikusten dutenak mindu baditzakete”. Udal araudiaren eta erakunde bakoitzaren eskumenen interpretazio interesatuak alde batera utzita, ulergaitza da horrelako araudia onartzen duen udal batek zezenketak ere babestea, animalien aurkako krudelkeria eta tratu txarrak onartuz.

Gasteizko Aralarrek hiriko jaien programazio ofizialean honelako ekitaldiak egotea gaitzesten du, baita tokiko agintariek emandako babes instituzionala ere. Era berean, jai herrikoiak eta partizipatiboak aldarrikatzen ditugu, edonolako bazterketarik gabekoak, eta animalien aurkako tratu txarrik gabekoak, animaliak basatiak, etxekoak, etxekotuak edo sailkatu gabeak badira ere.


Irakurri gehiago

Aralar invita a las alavesas y alaveses a dejar de financiar a las empresas que quieren reabrir Garoña y poner en riesgo Araba hasta 2031

Garoña berriro ireki eta Araba 2031 arte mehatxupean jarri nahi duten enpresak finantzatzeari uztea eskatzen die Aralarrek arabar guztiei [EUS]

GAROÑARI EZ! Rompe tu contratoIberdrola y Endesa, a través de su marca Nuclenor, han solicitado finalmente autorización para reactivar la obsoleta central nuclear de Garoña y poder mantenerla activa hasta el año 2031. Así dan inicio al último acto del teatrillo que comenzó en 2009, cuando el gobierno español del PSOE, con Zapatero a su cabeza, prorrogó la licencia de actividad, que concluía inicialmente en 2011, hasta 2013, yendo en contra de sus promesas y de su programa electoral.

Desde entonces, los sucesivos gobiernos españoles, tanto del PSOE como del PP, han jugado al despiste con la sociedad a través de cambalaches legales y compadreos intolerables con Nuclenor. El resultado es un escenario legislativo que permite a Iberdrola y Endesa echar un órdago y apostar por mantener activa Garoña hasta 2031, y poder así amortizar las escasas e insuficientes inversiones de seguridad a las que deberían hacer frente antes de la reconexión.

Ante esta situación, desde Aralar invitamos a todas las alavesas y alaveses a secundar la iniciativa de numerosos municipios alaveses, que a través de sus alcaldesas y concejalas anunciaron el pasado martes su intención de revisar sus contratos eléctricos municipales con Iberdrola y Endesa. Una iniciativa que entronca con la recogida de compromisos personales que inició la plataforma Araba Sin Garoña en marzo de este año. Sin cejar ni un solo momento en la presión política, institucional y social hacia los gobiernos y partidos políticos responsables de esta situación, creemos importante ejercer una presión también hacia las empresas empeñadas en reabrir esta obsoleta y peligrosa instalación, poniendo en peligro el presente y el futuro de Araba y de sus habitantes.

En ese sentido, Aralar hace ya tiempo que tomó la decisión de contratar el suministro eléctrico de todas sus sedes con agentes comercializadores comprometidos con otra cultura emprendedora y con otro modelo energético. Llamamos a apostar también por estas fórmulas, y dejar de ser cómplices, a través de las facturas que pagamos, con quienes priorizan sus cuentas de resultados sobre la seguridad de la población y el futuro del planeta.

Iberdrola, Endesa ¡CON VOSOTROS NO! ZUEKIN EZ!

Irakurri gehiago

« Sarrera zaharragoak