0.000000e+0tiketaren artxiboak

Aralar con la Plataforma Vasca para la Querella Argentina en Gasteiz

Argentinako Kereilaren Aldeko Plataformarekin bat egin du gaur Aralarrek Gasteizen [EUS]

Plataforma Querella ArgentinaAralar se ha concentrado en Gasteiz junto a la Plataforma Vasca para la Querella Argentina contra los Crímenes del Franquismo para denunciar la discriminación que el gobierno español aplica a las víctimas en función del origen de la violencia que las origina.

La concentración se ha convocado con motivo de la visita del presidente del Gobierno español, Mariano Rajoy, a Gasteiz para dar inicio a las obras del Memorial de Víctimas del Terrorismo, y en la misma han estado presentes, junto a otros militantes de Aralar y varios representantes de EH Bildu, Igor Lopez de Munain y Rikardo Otxoa, miembros del Comité de Araba de Aralar.

Irakurri gehiago

Biktima guztiak aintzat hartu gabe, PPk errelato bakarra inposatu nahi duela salatu du Aralarrek

Aralar denuncia que al no tener en consideración a todas las víctimas el PP pretende imponer su relato [CAS]

Rajoy eta UrkulluMariano Rajoy Espainiako presidentea buru dela gaur Gasteizen eraikitzen hasi diren biktimen memorialarekin Espainiako estatuak eta PPk beste zangotraba bat jarri nahi diote Euskal Herriko bakearen eraikuntzari. Aralarrek azpimarratu duenez, Euskal Herriko gatazkak eragin dituen biktima guztiak aintzat ez hartzean, lehen mailako eta bigarren mailako biktimak ezartzen ditu; hau da, Gasteizko biktimen memorialak ez dio inolako ekarpen onuragarririk egiten Euskal Herriak nahi eta behar duen bakearen eraikuntzari.

Gure herriaren etorkizuneko bakea berdintasuna bezala printzipio sendo eta bazter ezinetan egon behar da oinarritua. Ezin da izan biktima batzuk ahaztea, besteei dagokien aitortza eta erreparazioa egiten zaien bitartean. Eta horixe da Gasteizko biktimen memorialarekin eta bere eguneroko jardunarekin Espainiako PPren gobernua egiten ari dena. Aralarren ustez, Gasteizko ekimenaren atzean Euskal Herriko gatazkaren inguruko errelato bakarra inposatzeko asmoa baino ez dago.

Era berean, Gasteizko biktimen memorialaren inguruan EAJk eta Jaurlaritzak duten jarrera kritikatu du Aralarrek, PPren konplize gisa jokatu duelako beti. EAJk erabaki beharra dauka euskal herritar gehien-gehinen nahi eta borondatearekin bat egiten duen bakea eraiki elkarlanean edo Madrilen politika eta begirada partzialen konplize izaten jarraitu.

Irakurri gehiago

Sabin Arana Bilbaoren omenez

En recuerdo de Sabin Arana Bilbao [CAS]

Sabin Arana - Agur eta ohore!Atzo hil zen Sabin Arana Bilbao, Gasteizen, gaixotasun baten ondorioz. Borrokalari nekaezina eta euskaltzale sutsua izan zen, eta modu gordinean pairatu behar zuen frankismoaren errepresioa eta espetxea. “Geu Gasteiz” ekimenaren bultzatzaile eta nagusietakoa izan zen 90eko hamarkadan. Baina, horretaz gainera, azken urteetan temati aritu zen lanean frankismo garaiko krimenak ikertzeko Argentinako justizia egiten ari den lana bultzatzera eta laguntzera. Aralarrek eta Sabin Arana Bilbaok azken jarduera eta konpromiso horretan egin zuten topo azkenengoz.

Gure samina adierazi nahi dugu lerro hauen bitartez, eta bere senitartekoei zein lagunei gure maitasuna eta babesa helarazi nahi diegu. Bere konpromisoa, bere lana eta bere memoria etorkizunean ere aurrera egiteko eredu bezala erabil dezagula.

Irakurri gehiago

Frankismoaren inpunitateari TOLERANTZIARIK EZ!!

Tolerancia cero a la impunidad del franquismo [CAS]

Uztailak 18: Frankismoaren inpunitateari tolerantziarik ez

Franco jeneralak 1936ko uztailaren 18an zuzendutako altxamendu militar faxistaren 77. urtemuga dela eta, Frankismoa epaitzeko kereilen aldeko euskal plataformak kontzentrazio bat antolatu du Gasteizko Katedral Berrian “Frankismoaren zigorgabetasunari tolerantziarik ez” lemapean.

Kontzentrazioan aralarkide ugari egon dira, eta haien artean Igor Lopez de Munain legebiltzarkidea, Jabi Gomez Arabako koordinatzailea, edo Jose Miguel Agirre eta Joseba Aldekoa Arabako zuzendaritzaren kideak.

Argentinan María Servini de Cubría epaileak aurrera eramaten ari duen kereila babestu da bertan. Honetaz gain, frankismo garaian giza-eskubide urraketak, genozidioa eta gizateriaren aurkako krimenen erantzuleak epaitzeko Euskal Herrian dagoen aldarrikapena kalera atera nahi izan dute, azken asteetan Bilboko manifestazioan edo Iruñeako German Rodriguezen omenaldian egin den bezala.

Irakurri gehiago