Frackinga babesteaz gain EAJk negozioa egin nahi du
El PNV no sólo avala el fracking sino que además pretende hacer negocio [CAS]
Frackingarekiko PNVren jarrera erabat salatu beharrekoa da, babesteaz gain negozioa egiten ari delako. PNVk Hidrokarburoren Legea babestu du Madrilgo Diputatuen Kongresuan. Horri esker, frackingari ateak zabaldu eta bide batez, erkide autonomoek putzuak irekitzeagatik zerga berezi bat eskuratuko dute. Gutxi balitz, EAJk eta PPk babestu duten araudi honen arabera meatokiaren etekinen %1a EAEren esku geldituko litzateke.
Egoera honen aurrean, Arabako Ahaldun Nagusi izateko EH Bilduren hautagaia Kike Fdez. de Pinedok itxurakeriak bazter uzteko eta zintzoa izan dadin eskatu dio EAJri, hasieratik proiektu hau bultzatu duelako. “Ibarretxeren agintean martxan jarri zuten proiektu hau, dena garatzeko enpresa publikoa osatu dute eta orain negozioa egin nahi dutela zerga politika erabiliz ikusi dugu. Legebiltzarrean HELaren eztabaida atzeratzen duten bitartean, Raxoirekin pastela nola banatu negoziatzen ari dira”, laburbildu du Fdez. de Pinedok.