0.000000e+0tiketaren artxiboak

Biktima guztiak aintzat hartu gabe, PPk errelato bakarra inposatu nahi duela salatu du Aralarrek

Aralar denuncia que al no tener en consideración a todas las víctimas el PP pretende imponer su relato [CAS]

Rajoy eta UrkulluMariano Rajoy Espainiako presidentea buru dela gaur Gasteizen eraikitzen hasi diren biktimen memorialarekin Espainiako estatuak eta PPk beste zangotraba bat jarri nahi diote Euskal Herriko bakearen eraikuntzari. Aralarrek azpimarratu duenez, Euskal Herriko gatazkak eragin dituen biktima guztiak aintzat ez hartzean, lehen mailako eta bigarren mailako biktimak ezartzen ditu; hau da, Gasteizko biktimen memorialak ez dio inolako ekarpen onuragarririk egiten Euskal Herriak nahi eta behar duen bakearen eraikuntzari.

Gure herriaren etorkizuneko bakea berdintasuna bezala printzipio sendo eta bazter ezinetan egon behar da oinarritua. Ezin da izan biktima batzuk ahaztea, besteei dagokien aitortza eta erreparazioa egiten zaien bitartean. Eta horixe da Gasteizko biktimen memorialarekin eta bere eguneroko jardunarekin Espainiako PPren gobernua egiten ari dena. Aralarren ustez, Gasteizko ekimenaren atzean Euskal Herriko gatazkaren inguruko errelato bakarra inposatzeko asmoa baino ez dago.

Era berean, Gasteizko biktimen memorialaren inguruan EAJk eta Jaurlaritzak duten jarrera kritikatu du Aralarrek, PPren konplize gisa jokatu duelako beti. EAJk erabaki beharra dauka euskal herritar gehien-gehinen nahi eta borondatearekin bat egiten duen bakea eraiki elkarlanean edo Madrilen politika eta begirada partzialen konplize izaten jarraitu.

Irakurri gehiago