Biktima guztiak aintzat hartu gabe, PPk errelato bakarra inposatu nahi duela salatu du Aralarrek

Aralar denuncia que al no tener en consideración a todas las víctimas el PP pretende imponer su relato [CAS]

Rajoy eta UrkulluMariano Rajoy Espainiako presidentea buru dela gaur Gasteizen eraikitzen hasi diren biktimen memorialarekin Espainiako estatuak eta PPk beste zangotraba bat jarri nahi diote Euskal Herriko bakearen eraikuntzari. Aralarrek azpimarratu duenez, Euskal Herriko gatazkak eragin dituen biktima guztiak aintzat ez hartzean, lehen mailako eta bigarren mailako biktimak ezartzen ditu; hau da, Gasteizko biktimen memorialak ez dio inolako ekarpen onuragarririk egiten Euskal Herriak nahi eta behar duen bakearen eraikuntzari.

Gure herriaren etorkizuneko bakea berdintasuna bezala printzipio sendo eta bazter ezinetan egon behar da oinarritua. Ezin da izan biktima batzuk ahaztea, besteei dagokien aitortza eta erreparazioa egiten zaien bitartean. Eta horixe da Gasteizko biktimen memorialarekin eta bere eguneroko jardunarekin Espainiako PPren gobernua egiten ari dena. Aralarren ustez, Gasteizko ekimenaren atzean Euskal Herriko gatazkaren inguruko errelato bakarra inposatzeko asmoa baino ez dago.

Era berean, Gasteizko biktimen memorialaren inguruan EAJk eta Jaurlaritzak duten jarrera kritikatu du Aralarrek, PPren konplize gisa jokatu duelako beti. EAJk erabaki beharra dauka euskal herritar gehien-gehinen nahi eta borondatearekin bat egiten duen bakea eraiki elkarlanean edo Madrilen politika eta begirada partzialen konplize izaten jarraitu.

Nazioartean egin diren eta egiten ari diren bakegintza prozesu eredugarrietan begia jartzeko deia egin die Aralarrek Espainiako Gobernuari eta Euskal Herriko eragileei oro har. Prozesu horietan funtsezkoa izan da biktimen artean bereizketarik ez egitea, berdintasunaren printzipio oinarri bezala hartzea eta, horrenbestez, biktima guzti-guztiei dagokien aitortza eta erreparazioa egitea. Euskal Herrian ere egiazko bake iraunkorra nahi badugu, etorkizuneko elkarbizitza demokratikoa eraiki nahi badugu, ezinbestekoa da nazioarteko eredu esanguratsu eta nabarmenak aintzat hartzea. Zauriak itxi gabe dituen oinarrietan eraikitako bakea eta elkarbizitza inoiz ezingo direlako izan egiazko bake eta elkarbizitza iraunkorrak.


Aralar denuncia que al no tener en consideración a todas las víctimas el PP pretende imponer su relato

El Estado español y el PP han querido poner una nueva zancadilla más al proceso de paz de Euskal Herria con el inicio de las obras de construcción del memorial de víctimas de Gasteiz, en un acto que ha estado presidido por el propio Mariano Rajoy. Aralar ha subrayado que al no tener en cuenta a todas las víctimas que ha originado el conflicto vasco, establece una categorización de víctimas de primera y de segunda; en definitiva, el memorial de víctimas de Gasteiz no hace ninguna aportación beneficiosa a la construcción de la paz que demanda y necesita la sociedad vasca.

La paz de Euskal Herria se debe fundamentar en principios irrefutables como el de la igualdad. No es posible tener en consideración a unas víctimas y negar a otras el reconocimiento y reparación que les corresponde. Y es eso precisamente lo que pretende el memorial de víctimas de Gasteiz y el Gobierno español del PP en su actividad diaria. Aralar considera que con iniciativas como la del memorial de víctimas de Gasteiz el PP pretende imponer su relato.

Asimismo, Aralar ha criticado el papel que ha asumido el PP y el Gobierno Vasco con el memorial de víctimas de Gasteiz, ya que siempre ha sido cómplice del PP en esta iniciativa concreta. El PNV debe decidir si quiere construir una paz en Euskal Herria que coincida con los principios que comparte una gran mayoría de la sociedad vasca o si quiere seguir siendo cómplice de la política y visión parcial de Madrid.

Aralar ha realizado un llamamiento al Gobierno español y a todos los agentes de Euskal Herria en general a fijarse en los procesos de paz ejemplares que se han llevado a cabo o se están desarrollando a nivel internacional. En esos procesos ha sido y es fundamental el tratar a todas las víctimas por igual, tener como principio irrefutable el de la igualdad y por lo tanto, prestar a absolutamente todas las víctimas el reconocimiento y la reparación que les corresponde. Si queremos también para Euskal Herria una paz estable y duradera, si queremos construir una convivencia democrática, es necesario tener en consideración los principios en que se basan los procesos de paz a nivel internacional. La paz y la convivencia que se sustentan en heridas sin cicatrizar nunca podrán ser ni estables ni duraderas.

Iruzkin bat