2014ko Urtekaria – Anuario 2014

 

[slideshare id=43112988&doc=2014kourtekaria-anuario2014-141231042600-conversion-gate02&type=d]

Edukien zerrenda:

  • “Giza eskubideen urraketak nabarmendu eta areagotu diren urtea izan dugu 2014.urtea”, Rebeka Ubera.
  • “Nafarroako ‘errejimena’ agortu da”, Patxi Zabaleta.
  • “Troikaren aurrean, gure bidea”, Rikardo Otxoa.
  • “Osasun sistemaren gainbehera”, Rebeka Ubera.
  • “Europako hauteskundeak”, Maite Iturre.
  • “Una mirada desde Madrid en un año de cambios”, Jon Inarritu.
  • “Fracking, debate o propaganda”, Dani Maeztu.
  • “Eskozia eta Katalunia, hainbat lezio”, Iñaki Irazabalbeitia.
  • “Euskal Kutxen lapurreta”, Ainhoa Beola.
  • “La lucha judicial contra la impunidad de los crímenes del franquismo a paso firme”, Ander Busto.
  • “Bide berri bat ireki da Ipar Euskal Herrian!”, Menane Oxandabaratz.

IRAKURRI ETA ZABALDU!

Propuesta para abrir un centro de la memoria histórica en la iglesia gasteiztarra de San Francisco

Oroimen Historikoaren zentroa Gasteizko San Frantzizkoko elizan kokatzeko proposamena [EUS]

San Frantzisko - ZaramagaLa candidata a la alcaldía de Gasteiz de EH Bildu Miren Larrión se ha reunido con los representantes de la asociación 3 de marzo para trabajar junto a ellos en el centro de la Memoria Histórica. Tras conocer hace unas semanas que la iglesia va a dejar de acoger misas, EH Bildu ha recuperado el proyecto que presentó en 2011. El centro tendría dos ejes. Por un lado, una exposición interactiva explicaría los antecedentes y consecuencias de los hechos de 1976 y, por otro, el centro acogería una importante agenda cultural con visitas, eventos didácticos, charlas, proyecciones de videos, etc.

En el borrador presentado se recoge que el centro tenga varias zonas: una que explique el 3 de marzo, otra para exposiciones itinerantes, una tercera para charlas, mesas redondas y proyecciones de videos, una zona para niños y niñas y un espacio acondicionado para la sede de asociaciones como la del 3 de marzo. Aun así, se trata de un borrador abierto que, desde la reunión de ayer, será enriquecido por las aportaciones de varios agentes.

Por otro lado, con esta reunión con los representantes del 3 de marzo Miren Larrion da inicio a una ronda de contactos que va a llevar a cabo con agentes de Gasteiz. La candidata a la alcaldía se dispone a conocer en primera persona a agentes y movimientos que trabajan en el municipio. Para ello, durante las próximas semanas llevará a cabo una maratoniana ronda de reuniones.

Irakurri gehiago

Erabakitzeko eskubidea praktikan jartzeko aldarrikapenean herritarrak protagonista izateko gizarte zibila aktibatu beharra dagoela uste du Aralarrek

Aralar cree necesario activar a la sociedad civil para que la ciudadanía tome el protagonismo en la reivindicación del derecho a decidir [CAS]

Rebeka Ubera - Asun Fdz.GaraialdeRebeka Ubera Aralarreko idazkari nagusiak eta Asun Fernandez de Garaialde Hegoaldeko Zuzendaritzako kideak agerraldia egin zuten atzo goizean, Donostian, joaten ari zaigun urtearen balantzea egiteko eta hurrengo urteari begira Aralarrek izango dituen erronken berri emateko.

2014. urtea bi hitzetan baloratu beharko bagenu, 2014. honela deskribatuko genuke Aralarretik: pobrezia, enpleguaren suntsiketa eta prekarietatea eta giza eskubideen urraketak nagusitu diren urtea izan da.

Urte gogorra eta iluna izan da euskal herritarrontzat, bereziki lanik gabe Hego Euskal Herrian dauden 200.000 pertsona baino gehiagorentzat, pobrezian erortzeko arriskuan dauden milaka eta milaka herritarrentzat eta egoera hauskorrean, bazterketa egoeran erortzeko arriskuan dauden gizartearen %40 baino gehiagorentzat. Irakurri gehiago

Euskararen Eguneko Aralarren manifestua

Abenduak 3 - Euskararen Eguna 2014Abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Eguna da, hots, euskararen unibertsaltasuna aldarrikatzeko eguna. Harrotasunez ospatzeko eguna da, euskara gure herriaren identitate-zeinu nagusia izaki.

Konpromisoak hartzeko eguna ere bada.

Urte hauetan guztietan euskal gizarteak ahalegin handia egin du eta konpromisoa agertu du euskararen normalizazioan aurrera egiteko, euskara putzu ilun eta gazi izatetik emari oparoko ibai bihurtzeko bidean ez etsitzeko. Ospatzekoa da hori ere.

Ospakizunak, hala ere, neurrikoa izan behar du. Euskara bizirik da, duela 50 urte baino indartsuagoa da, duela 50 urte pentsa ere ezin zitezkeen esparruetan euskaraz jarduten dugu, inoizko euskaldun-kopururik handiena dago, … Alabaina, euskara bizirik egon arren, osasunetik urrun dago. UNESCOk berak, arriskuan dauden hizkuntzen artean kokatua du euskara.. Asko egin dugu, baina asko dago egiteke.

Ondorioz, euskararen normalizazioa aldarrikatzeko eguna da batez ere, hau da, euskal herritar guztiontzat eguneroko arlo denetan euskara ohiko eta lehentasunezko hizkuntza izan dadila aldarrikatzea.

Bestetik, euskarak, normalizatuko bada, hizkuntza-politika sendoa, herritarren aktibazioa eta inplikazioa behar ditu, ezinbestean. Bi hanka horien elkarlan zintzorik gabe herren ibiliko da euskararen biziberritzea eta ez da urrutira iritsiko. Bi-biak osagarriak eta ezinbestekoak dira.

Hori guztia kontuan harturik Aralarrek honokoa aldarrikatzen du:

• Euskararen ofizialtasuna Euskal Herri osoan.

• Euskararen normalizazioan aurrera egiteko ituna eragile sozio-politikoen artean.

• Erakunde publikoen eta gizarte-eragileen arteko elkarlan zintzoaren ezinbestekotasuna.

• Herritarren hizkuntza-eskubideak une oro eta zirkunstantzia guztietan bermatzea dela hizkuntza-politika egoki baten oinarri saihestezina.

• Herritarrek euskaraz bizitzeko eskubide ukaezina dutela. Erakunde publikoek horretarako baldintzak jarri behar dituztela, baina era berean herritar elebakarren ahalegina, konplizitatea eta laguntza ere beharrezkoak direla.

• Euskarak sozialki nagusi den lurraldeak behar dituela bizirik irauteko eta horiek garantizatzeko berariazko politikak garatzearen beharra.

• Euskal herritarrek euskara ikasteko eta euskaraz ikasteko duten eskubidea eta erakunde publikoek eskubide hori bermatu behar dutela doakotasunaren bidetik.

2014ko abenduak 3.

Madrilek esan dezakeenaren gainetik, Trebiñuren etorkizuna gure esku dago

Al margen de lo que diga Madrid, el futuro de Trebiñu está en nuestras manos [CAS]

Gaur, azaroak 18, Trebiñuko auzia Madrilera heldu da. Oraingo honetan, Diputatuen Kongresuan eztabaidatuko da udalek proposatu eta Eusko Legebiltzarran babestu duen ekimena. Aurrekoetan bezala, integrazioaren bidean Trebiñuko udalek, eragileek eta bizilagunek abiatzen dituzten ekimen oro EH Bilduk babesten ditu.

Madrileko Kongresuari eta kongresistei, interpelazio zuzena egin nahi diegu: Trebiñuko auzia behin betiko konpondu dadin, eztabaidatuko den ekimen legegilea onartu dezatela. Trebiñuarren borondatea argia da, arabarrak sentitzen dira eta Arabakoak dira, beraz herritarren borondateari bide emateaz ari gara.

Madrileko Kongresuaren baietzak konponbidea azkartuko luke, ezetzak aldiz ez lituzke konponbidearen ateak itxiko. EH Bilduren konpromisoa hau da; Madrilek bai edo ez esan integrazioaren alde lan egiten jarraitzea.

Azaroaren 18aren ondoren eta integrazioaren aldeko konpromisoari helduz, EH Bilduren eskuak zabalik egongo dira. Trebiñuko instituzioen, eragileen eta bizilagunen mesedetara jartzen gara. Trebiñuarrek jakin dezatela: ez zarete bakarrik egongo, Trebiñutik Arabara eta Arabatik Trebiñura egin beharreko bidea elkarrekin egiteko prest gaude. Arabako gainontzeko indar politikoak ere norabide berdinean lan egitea espero dugu.
Irakurri gehiago

« Sarrera zaharragoak Sarrera Berriagoak »