Participación: Udaltzaingoa

Herritarron parte hartzea - Participación ciudadana

Proceso participativo: nuevo modelo de Policía Local (Junio de 2012):

Aralar ha entregado al Ayuntamiento de Gasteiz su valoración acerca del proceso abierto para la definición de un nuevo modelo de Policía Local.

Tras asistir a las 2 primeras fases del proceso (“Información” y “Recogida de aportaciones”) queremos hacer públicas las conclusiones del análisis que hemos realizado. Para ello, y siguiendo el formato propuesto por el propio proceso, hemos realizado una valoración del diagnóstico facilitado y hacemos nuestra aportación denunciando las carencias del proceso participativo y los riesgos que ello conlleva al devaluar el concepto de participación ciudadana.

Parte hartzeko prozesua: Udaltzaingoaren eredu berria (2012ko ekaina):

Udaltzaingoaren eredu berria eraikitzeko ireki den prozesuari buruzko balorazioa helarezi dio Aralarrek Gasteizko Udalari.

Prozesu honen lehenengo 2 faseetara (“Informazioa” eta “Ekarpenak biltzea”) joan ostean, egindako analisiaren ondorioak argitaratu nahi ditugu. Horretarako, eta prozesuak berak proposatutako formatua erabiliz, aurkeztutako diagnostikoa baloratu eta geure ekarpena egin dugu, parte hartzeko prozesuaren gabeziak salatzen eta honek herri parte-hartzearen ospea galtzeko dakarren arriskuaz ohartarazten.

Por un lado, resulta difícil hacer una valoración de un diagnósticodel que sólo se nos informa de sus supuestas conclusiones. No se aporta ni un solo dato sobre el procedimiento empleado para su elaboración, ni sobre el número y perfil de las personas implicadas, ni sobre la información que se ha manejado y obtenido, y sobre la que suponemos que estarán fundamentadas las conclusiones.Todo proceso participativo sincero tiene como requisito imprescindible para su éxito la transparencia informativa y el acceso a toda la información disponible sobre el asunto en torno al que se inicia el proceso. Sólo una ciudadanía informada y con posibilidad de acceso a la información pública puede sentirse motivada y capacitada para participar en el diseño, puesta en marcha y control de cualquier iniciativa personal, social o política.A nuestro juicio, este prerrequisito no sólo no se cumple en el caso del diagnóstico sobre el que se nos solicita valoración, sino que es una tónica general en la política municipal de Gasteiz desde hace años, y no vemos voluntad de corregir esta carencia democrática, como se aprecia en este proceso “participativo” que se ha puesto en marcha.Por todo ello, nos mostramos escépticos ante la sinceridad del proceso participativo abierto. Además, la documentación aportada evidencia que el gobierno municipal tiene decidido el modelo de policía local que desea, y que tiene claro los estrechos límites en los que va a dejar intervenir a la ciudadanía, con voz para realizar aportaciones, pero sin información suficiente y, sobre todo, sin voto para decidir. Todo hace sospechar que este proceso participativo es un nuevo lavado de cara populista. Su diseño entraña el serio riesgo de que sólo sean tenidas en cuenta e implementadas aquellas propuestas ciudadanas que encajen dentro del modelo que nos tememos que ya está diseñado y que se implantará sea cual sea el sentir ciudadano.

Es por ello que nuestra aportación al modelo es la denuncia pública de las carencias y riesgos que entraña el proceso puesto en marcha para su supuesta definición, y la exigencia de que se subsanen para ganar en calidad democrática dentro de unas instituciones que ya de por sí (y por méritos propios) tienen unos niveles de legitimidad muy bajos entre la población. Las consecuencias de un proceso participativo mal planificado y ejecutado redundan en la desmotivación de la ciudadanía de cara a futuras experiencias participativas, en el descrédito de la participación ciudadana y en el alejamiento de la población de la gestión pública.

Alde batetik, zaila da diagnostikoaz balorazioa egitea, balizko ondorioen berri bakarrik eman zaigunean. Diagnostikoa egiteko erabili den prozeduraz datu bat bera ere ez zaigu ematen, ez eta parte hartu duten pertsona kopuruaz eta haien profilaz, ez eta erabilitako eta lortutako informazioaz. Ondorioak horietan guztietan oinarrituko direla suposatzen dugu.Edozein parte-hartze prozesu zintzok informazio gardentasuna eta gaiaren inguruan eskuragarri dagoen  informazio ororako sarbidea ezinbesteko baldintza du arrakastatsua izateko. Informazio publikorako sarbide egokia duen ondo informatutako gizartea bakarrik sentituko da motibatua eta gaitua edozein ekimen pertsonal, sozial edo politikoren diseinuan, abian jartzean eta kontrolean parte hartzeko.Gure ustean, aurrebaldintza hori ez da bete balorazioa eskatzen zaigun diagnostikoaren kasuan, eta hori ohikoa da Gasteizko udal politikagintzan aspaldiko urteetan; gainera, ez dugu borondaterik ikusten hutsune demokratiko hori konpontzeko, abian jarri den “parte-hartze” prozesu honetan agerian geratu den bezala.Horregatik guztiagatik, eszeptikoak gara ireki den parte-hartze prozesuaren zintzotasunaren aurrean. Gainera, eskuragarri jarri duten dokumentazioak agerian uzten du udal gobernuak erabaki duela zein den nahi duen udaltzaingo eredua eta erabaki duela herritarrek esku-hartzeko duten tarte murritza: ekarpenak egin ditzakete, baina informazio nahikorik gabe eta, batez ere, erabakitzeko ahalmenik gabe. Itxura guztien arabera, aurpegia zuritzeko erabili nahi dute parte-hartze prozesu hau, populismo hutsa berriro erakutsiz. Daukan diseinuagatik, iada diseinatua dagoen ereduarekin bat datozen herritarren ekarpenak bakarrik izango dira aintzat hartuko direnak eta indarrean ipiniko direnak, eta eredu hori indarrean jarriko da herritarren iritzia edozein dela ere.

Era horretara, abian jarri den prozesuaren hutsuneez eta arriskuez ohartaraztea eta horren salaketa publikoa dira ereduari egiten dizkiogun ekarpenak. Halaber, horiek konpontzeko exijentzia egiten dugu, berez herritarren artean zilegitasun oso txikia duten (erabat merezia, gainera) erakundeetako kalitate demokratikoa handitzeko. Plangintza txarreko eta gaizki abian jarritako parte-hartze prozesuen ondorioek herritarren motibazio galera ekartzen dute etorkizunean izango diren esperientzia partehartzaileen aurrean, eta herri parte-hartzearen ospea galtzea eta herritarrek kudeaketa publikotik aldentzea ere suposatzen dute.

[slideshare id=13455324&doc=udaltzaingoainstancia-eu-120626034145-phpapp01&type=d]

Deskargatu [PDF-98 Kb]

[slideshare id=13455310&doc=udaltzaingoainstancia-es-120626034008-phpapp01&type=d]

Descargar [PDF-101 Kb]