:: Aralar ::

Ezkerreko abertzale independentisten bilgunea da Aralar

Jende anitzek osatzen dugu Aralar, tradizio eta jatorri ideologiko ezberdinekoak eta ondorioz, diferentziak errespetatzetik eraiki behar dugu gurea izango den sentsibilitate bereizia. Diferentziak sustatu beharreko balore bezala ikusi behar genituzke, ez derrigorrez onartu beharreko gaitz bezala, beti ere, noski, batzen gaituena ezberdintzen gaituena baino sendoagoa bada.

Zeregin kolektibo horretan ezker izaera Aralarren ezaugarri funtsezko gisa errekonozitzen dugu.

Aralarrek bere burua ezkerreko eta sozialista gisa definitzen du.

Aralarrek independentzia autordeterminazio eskubidearen bitartez lortzeko apustua egiten du.